jueves, noviembre 20

GAZEABIAN deusto: EGUN AHAZTEZINA

Kaixo Gaze:

Lehendabizi, garrantzitsuena: ESKERRIKASKO asteartean deustora urbildu zen jendeari, benetan, zuek guztiok egin zenuten posible gazeabian deusto egun dibertigarri eta gogoangarri bat izatea. Benetan erakutsi zenuten, gazteak aukera badugu jarrera aktiboa dugula, gauzak hobetzeko gogoa eta horretarako proposamenak egiteko gogoa.

Partehartzaileez aparte eskerrak eman nai dizkiet egun hau hain berezia egitea posible egin zuten kolaboratzaile guztiei (Innovandis, Esme, 3-4º ikasleak,...), lan ezin hobea egin baizenuten.

Azkenik eskerrak eman, Trourist, Mikel Urizarbarrena, NURA, Revista 943, Sergio monologoa eta Ania Basi, beraien esperientziak kontatzeagatik, guztiak ere oso interesgarriak.

Bueno eta orain eguna nola joan zen kontatuko dut pixkat, joaterik izan ez zuten guztientzat. Goizean goiz, guztia prestatu genuen, murala, fotocall eta abar bere tokian jarriz. Gero aurkezpenak etorri ziren. Lehendabizi Josu Amondarainek, sarrera emanez, proiektuaren nondik norakoaren laburpentxo bat egin zuen. Gero Esmek eta Innovandisek beraien proiektu ekintzaileak aurkeztu zituzten. Berehalaxe GAZEren ordua iritsi zen, eta zerbait azpimarratzekotan, Erlantz izango zen, guztiak aho zabalik laga baizituen, ikus argazkia.

GAZEk bere aurkezpena bukatu zuenean, beste gainerako gonbidatuen txanda etorri zen. Bitartean jende ugari bere proposamenak egiten egon zen bai fotocall eta baita muralean ere. Bideo gelan ere ibili zen jendea han zeuden bideo interesgarriak ikusten. Honez gainera, GAZEtabu-ren txanda iritxi zen eta bi talde egin eta gero, irabazleak: Ibon, Lander, Mikel, Aritz eta Beñat izan ziren.

Ondoren Monologoaren txanda izan zen, hau ere oso arrakastatsua, jendez beterik kafetegia Sergiok bere monologoa eman zuen, jendea oso gustora, farre ugari eta 30 minutu dibertigarri pasa baitzituen.



Gero, GAZEdado etorri zen eta bertan 5 taldek hartu zuten parte. Egia esan, Oso DADO politak atera ziren eta ideia interesgarriekin. 5 taldeek lan ezin hobea egin zuten, erakutsiz, deuston ez dagoela imaginazio eta talde lanaren arazorik.

14.00-tan luncharen ordua etorri zen monologoaren laguntzaz.

Azkenik, Ania Bas-en txanda. Bertan, dinamika bat proposatu zuen, non bakoitzak bere etorkizuna nolakoa izatea nahi zuen erabakitzen zuen. Bakoitzak erabakiak hartzen ari zirela bere buruaren argazki bat egin behar zuten eta gorde. Hemendik 10 urtera irekitakoan zer etorriko ote zaigu burura marrazkiarekin????

Ba hauxe izan zen guztia.

Orain gazeabianTecnunen txanda da. Guztiak gonbidatuta zaudete bihar eguardiko 12.15etan Tecnunera.


IZAN EKINTZAILE

5 comentarios:

Anónimo dijo...

ooooooooooso oooooooooondo pasa nun ta Deustoko ikasleka xapo! agur

Leire Rodriguez dijo...

Un dia para recordar, eh Nerea?? ;-)

Nerea Amenabar dijo...

CLARO QUE SI!! UN DIA QUE NUNCA OLVIDAREMOS!!!!

Josepa Roig Fàbregas dijo...

1º encuentro de GAZE con una universidad y 1º ÉXITO!!
Nerea y Leire, zorionak!
SALIÓ GENIAL!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Felicidades también a INNOVANDIS (un gran equipo) y a toda la gente de GAZE, mila esker!!

Anónimo dijo...

Kaixo Gaze!!
Oso ondo egon zen, ta nahiz eta leher eginda bukatu, benetan oso ondo pasa nula!!
Espero det hurrengo urtean gehio egotea!! Zorte on,
Marta.