domingo, noviembre 2

28/10/08 Gaze Oñatin (MU)

Aupa denoi!!

Oraingo hontan aste honetako Gazeren txango baten inguruan hitz egingo dizuet.
Asteartean, Mikel eta ni Mondragon Unibertsitateak Oñatin duen fakultatera joan ginen, unibertsitate honetako Gaze Abian ekitaldiaren nondik norakoak ikusi eta entzutera.
Ametsen ekaitza deitu dute eguna eta Tabakaleran egingo da eta garapenerako lan talde polita osatu dute, guk 7 kiderekin egoteko aukera izan genuen, tartean finlandiako bi neska.
Abenduak 12an ospatuko da Ametsen ekaitza eta egunaren nondik norakoak iada definituta daude, nahiz eta gauza asko oraindik amaitzeke dauden. Aurreratu daiteke goizeko 11etan hasi eta arratsaldeko 6ak arte iraungo duela gutxi gora behera, tailer ezberdinak egongo direla eta ekintza dinamikoz osatuta egongo dela. Printzipioz eta ikasleen artean oihartzuna izateko promoziorako bideo bat egin dute eta tartean izan genuen bilerako imaginak ikusi daitezke:



Bileran Finlandiako "Team academy Euskadi" delakoaren inguruan hitz egiteko aukera izan genuen eta baita Mondragon Team factory-aren inguruan, non finlandiako metodologia Mondragon unibertsitera moldatu nahian dabilen, "Learning by doing" lelopean. Proiektu hauetako kideeak dira besteak beste Tabakalera ekitaldia aurrera eraman nahian dabiltzanak.

Besarkada bat eta animo!!

2 comentarios:

jguridi dijo...

Hemen be agertzen ga?
Ondo ondo.
Promoziorako bideo bat egin dute ez ganix, ez. Dugu, ze zu be hemendik zinan.

Nerea Amenabar dijo...

Kaixo:

Oso bideo ona ehh!!! parrezka eguna hasteko bikaina, nirea behintzat horrela astea lortu du!!!!

Urrenarte, segi horrela!!!!