Kaixo GAZE:
Bueno gaurko honetan aularion ezarri genuen eskulturatxoari
buruz hitz egin behar dut, izan ere, bere istorioa du atzean. Guztia astearte arratsaldean hasi zen. Kaxak hartu eta aulariora joan ginen UPV/EHU-ren anagramari buelta emanda eraikitzeko asmotan. Guztia zutik jartzea oso zaila egin zitzaigun, oinarri moduan 4 kaixa bakarrik baitzituen eta hauek beste 26 kaxen pisua eutsi behar baitzieten. Baina egia esan 5 lan ordu gogorren ondoren, eta eskuak kolaz eginik arratsaldeko 7etan gure eskultura zutik eta polit geratu zen. Hala ere, sorpresatxo bat sartu zioten bi GAZE kidek besteei ezer esan gabe kaxen barruan, beraien ustez guztia sendoagoa izan zedin. Baina sorpresatxoak ondorioak ekarri zituen......
.........
Hainbat barre egin eta gero guztia ondo jartzea lortu genuen, arratsaldeko 7etarako baina orain kaxen itxura oso zatarra zenez, guztia eskaiolatzea otu zitzaigun, pertsona batek zauri bat duenean bezalaxe, eta hori egin genuen, erakutsiz ez dagoela ezer ezinezkorik, eta saiatuz gero guztia lortu daitekeela.
Badakizute orduan orain, nahi baduzue GAZEABIAN UPV/EHU eskultura ofiziala ikusi bere eskaiolarekin, azaldu zaitezte aulariora!!!
Beste bat arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario