jueves, julio 17

Verdini Dantza Taldea

Kaixo ekinzale!

Oraingo hontan Verdini dantza taldeaz hitz egingo dugu, ekintzailetzaren adibide garbi bat. Ez dakit zuetako norbaitek ikusteko aukerarik izan duen… Nik momentuz ez.

Dantza talde honek behar bereziak dituzten pertsonak garatzearen eta integratzearen alde lan egiten du eta helburu nagusitzat pertsonak arazorik gabe bizitzea da bakoitzaren testuinguruan. Eta guzti hau, Dantza garaikidearen bidez lantzen saiatzen dira.

Talde hau 1992an sortu zen Isabel Verdini donostiarrak sustatuta, arrazoia? Down Sindromea zuen Haizea ilobarenganako maitasuna. Egoera honek Isabelen ibilbidea bideratu zuen eta proiektu honetan guztiz murgildu zen, bere karrera profesionala alde batera utziz.

Gaur egun, beraien seigarren lanean murgilduta daude ARGIRA izenekoa eta hainbat antzokitan interpretatuko dute, hemen uzten dizuet helbidea talde honi buruz apur bat gehiago jakin dezazuen.

Ondo izan,

Ganix

No hay comentarios: