jueves, julio 17

2008/07/17 - 5. bilera

Uztailaren 17a, osteguna

Gaurko honetan Software libreari buruzko jardunaldi txiki bat izan dugu GAZEn, lehenengo orduan proiektuaren atal ezberdinak lantzeko aukera izan dugu lantaldean eta goizaren erdi aldera Iratxe Esnaola etorri da gai honen inguruan hitz egitera. Iratxe Deustoko Unibertsitateko irakaslea da eta Informatikan Ingenieria.

Hiru ardatz nagusietan oinarritu da Iratxeren jarduna. Batetik Software librearen filosofia eta nondik norakoak azaldu ditu, ondoren WEB 2.0an sakondu du eta herraminta ezberdinak azaldu dizkigu. Eta azkenik, Joomla! Izeneko web orriak kudeatzeko tresna azaldu digu.
Interesgarria eta aberasgarria izan da goiza, lantaldeko kideek gaiaren ikuspuntu ezberdinak plazaratu ditugu eztabaidatuz eta gainera aplikagarritasun handiko tresnak ikasteko aukera ere izan dugu. Espero dugu epe motzera begira GAZE proiektuan islatuak izatea.


GAZEko txoko honetatik eskerrak Iratxeri!!

Ganix

No hay comentarios: