jueves, febrero 19

IKASLE KONTSEILUAREN BILERA

Aupa GAZEkideak,

Pasaden Astelehenen Gazeko ikasle kontseiluko bilera izan genuen. Egun garrantzitsua izan zen proiektuaren bilakaeran, benetan base solido baten gainean gaude iada eta gorputza hartzen hasi da.
Bileraren hasieran orainarte egindako lan guztien laburpen txiki bat egin zen, proiektuaren kronograma osoan barneratuz, hala ikusiaz non hasi ginen, non gauden gaur egun eta nora iritsi nahi dugun. Modu honetan, azkenengo ikasle kontseilua egin zenetik egindako ekintzen analisia egin zen eta hauen inguruan eztabaidan ibili ginan hurrengorako zer hobetu daitekeen ondorioztatuz.

Bigarrenik, ekintzailetasuna sustatzeko proposamenen inguruan B ekipoak eta idazkaritza teknikoak egindako datu en bilketa azaldu ziren. Modu honetan, proposamenak aurrean edukita zein bideetatik jorratu beharko lirateken hemen aurrerako ekintzak eztaibadatu ziren, beti proiektuak duen helburua kontuan hartuz. Modu honetan zenbait ekintza proposatu ziren, talde eragilearen hurrengo bileran aurkezteko.

Bestetik, zenbait ekintza egiteko taldeak osatzen ibili ginan, C ekipoaren konbokatoria ere segituan etorriko dela ere jakinarazi zen eta beste zenbait gauzei buruz ere solasean ibili ginen.
Honekin loturik, ikasle kontseiluko kide izateko bete beharreko baldintzei buruz ere aritu ginen eztabaidatzen, ikasle kontsuiluari estabilitate ea ta garantia minimo bat eman behar zela eta nola lortu genezakeen eztabaidatzen aritu ginen.

Hala hau izan ziren bileraren nondik norakoak, norbaitek informazio gehiago jaso nahi badu ez lotsik izan email bat bidaltzeko edota Gazeko ofizinatik pasatzeko! proiektu hau gazte guztiena da eta gazte guztiak dute zeozer esateko!!!

Besterik gabe agur denei eta hurrengorarte!

Izan GAZE!!

3 comentarios:

Unknown dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Unknown dijo...

GAZEko lehenengo bilera izan zen niretzat. Benetan ekimen interesgarria eta motibagarria.

Izan untsa!

Jon.

ERIK dijo...

Oinarriak

Nire ustez biltzarrak irekiak, flexible eta moldakorrak izan beharko lirateke. Haurrekoan uste det entzun nuela 25 pertsonen muga dagoela bileretan parte hartzeko. Nire proposamena berriz parteartzaileen kopurua mugaezina izan dadila, ideia kopuru handia eta desberdinak jaso ahal izateko, erdizkatu eta ustiatu ahal izateko. Hau dena ‘’brainstormig’’-eko teorian buruturik, hau da, zenbat eta ideia gehiago, gero eta kalitatezko handiagokoekin aurkituko garelakoan. Parte-hartzaileen kopuru handi batek ez du izan behar oztopo bat, ustiatzeko aukera baizik.
Hemen ez al gaude gauza berriak eratzeko??? Gure oinarrietatik hasi gaitezen, eredu trinko, estu eta tradizionaletatik alde eginez. Lanketa honetan arazoekin aurkituko gera, batzuk aurreikusiko ditugunak eta beste batzuk eratuko direnak. Ori da nahi deguna, arazoak eratzea hauei irtenbidea emateko… ARAZOA=IRTENBIDEA
Taldearen sendotzeari buruz hitz egin genuenean, pentsatu behar degu gure erakartzeko indar garrantzitsuena norberak duela bere eskuetan, bilera bakoitzean, azaltzen dituen pentsamoldeekin. Kontrola berriz gizarte honen ezaugarri bat da, beldurraren ondorio. Gure saria izango da hurrengo elkarketan aurpegi ezagunen ondoan berriak aurkitzean.

Bakoitzak saltzen du GAZE!!!

Molde tradizionalak hautsi ditzagun!!!