Pasaden Astelehenen Gazeko ikasle kontseiluko bilera izan genuen. Egun garrantzitsua izan zen proiektuaren bilakaeran, benetan base solido baten gainean gaude iada eta gorputza hartzen hasi da.
Bigarrenik, ekintzailetasuna sustatzeko proposamenen inguruan B ekipoak eta idazkaritza teknikoak egindako datu en bilketa azaldu ziren. Modu honetan, proposamenak aurrean edukita zein bideetatik jorratu beharko lirateken hemen aurrerako ekintzak eztaibadatu ziren, beti proiektuak duen helburua kontuan hartuz. Modu honetan zenbait ekintza proposatu ziren, talde eragilearen hurrengo bileran aurkezteko.
Bestetik, zenbait ekintza egiteko taldeak osatzen ibili ginan, C ekipoaren konbokatoria ere segituan etorriko dela ere jakinarazi zen eta beste zenbait gauzei buruz ere solasean ibili ginen.
Honekin loturik, ikasle kontseiluko kide izateko bete beharreko baldintzei buruz ere aritu ginen eztabaidatzen, ikasle kontsuiluari estabilitate ea ta garantia minimo bat eman behar zela eta nola lortu genezakeen eztabaidatzen aritu ginen.
Hala hau izan ziren bileraren nondik norakoak, norbaitek informazio gehiago jaso nahi badu ez lotsik izan email bat bidaltzeko edota Gazeko ofizinatik pasatzeko! proiektu hau gazte guztiena da eta gazte guztiak dute zeozer esateko!!!
Besterik gabe agur denei eta hurrengorarte!
Izan GAZE!!