Galdera bat: Nola erakarriko zenukete turista bat 12 pertsonez osatua dagoen herri batera?
Miravete de la Sierra Terueleko herri txiki bat da, 12 biztanlez osatua dagoena. Herri honetako turismoa piztu nahian web orri bat egin dute "El pueblo en el que nunca pasa nada" lelopean, eta turismoa sustatzea du helburu orri honek.
Benetan ikusgarria da nola landuta dagoen web orria, erakargarria, txukuna, berritzailea, ekintzailea, aplikazioak...
Web orriak bisitatzea merezi du, atal guztiek dute erakargarritasun puntu bat:
- Bisita gidatuak
- Herritarren argazkiak
- Erreserbak
- Donazioak (Million Dollar Baby antzeko zerbait ezta?)
- Bertako produktuak
- Ahuntzen jokoa
Sartu eta ikusi!!
Ondo izan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario