miércoles, enero 28

AZKEN BILERAK

0 comentarios
Kaixo guztioi:
Atzo bilera bat egin genuen ekipo guztiak batera. Izan ere, gure hiru hilabeteak bukatzear daude eta guztia itxita utzi beharra daukagu. Bertan, ikasle kontseiluarekin egin beharreko bileran aipatu beharreko puntuak zein diren aztertu ondoren, nolako aurkezpena egin pentsatu genuen. Hori sorpresa bat izango da!!!!

Beste alde batetik, ASTEBURU bat prestatzen ari gara albergue batean, gazekide guztiontzat. Bertan hainbat dinamika egingo ditugu, oraindik zehaztu gabeak baina ekintzailetzarekin lotuta beti ere.

Azkenik, Sandrarekin elkartu ginen. Berau Argentinatik etorri da eta dinamika batzuk antolatzen ari da, gazen lanean jardun geranoi gure bizipenak zeintzuk diren ateratzen saiatuko da. Honetaz gainera, gazeabian eta gero gaze unibertsitateetako klaseetara hurbildutako da eta bertan erabiltzeko hainbat metodologi erakutsiko dizkigula esan zigun urrengo bileran.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Sandrari bere laguntzagatik.

Ba momentuz, hauxe! urrengoan gehiago eta hobeto

Zorte on guztiei zuen azterketetan,

lunes, enero 19

0 comentarios
Kaixo:

Atzo, GAZE-n lagun izkutuko opari banaketa egin zen. Oparian egiten ezin zen dirua gastatu zerbait erosten bakarrik zure oparia egiteko behar zenituen materialak erosten. Hori dela eta, guztiok gure buruari hainbat buelta eman eta gero ondorengo opariak irten ziren, hitzak aski soberan daude:




Julietak ==> Daniri








Danik ==> Javierri









Javierrek ==> Nerea Vicenti









Nerea Vicentek ==> Ekaitzi









Ekaitzek ==> Nerea Amenabarri













Nerea Amenabarrek ==> Ekairi













Ekaik ==> Leireri













Leirek ==> Mikeli















Mikelek ==> Julietari

martes, enero 13

GABON OSTEAN LANERA....

0 comentarios
Kaixo GAZE:

Lehendabizi urte berri on guztiei

Ondorengo lerroetan gabonak eta gero, gazeabian behin igarota, zein lan egiteari ekin diogun azalduko dizuet.

Alde batetik, gazeabian jasotako iradokizun guztiak irakurri ondoren hainbat ondorio ateratzeko bidea izan dugu. Aurrerapen txiki bat ematearren, esan, hainbat pertsonek enpresarekin zuzeneko kontaktu gehiago izatea faltan botatze zutela edo unibertsitate ezberdineko ikasleen arteko harremanak hobetu nahi zituztela.

Beste aldetik, bigarren boletina argitaratzeko prestaketak egiten hasiak gara iada. Bertan hilabete hauetan zehar egin dugun guztitik hainbat aspektu azpimarratu eta hainbat ondorio argitaratzeko helburua dugu.


Azkenik, hirugarren kolaboratzaile taldea osatzeko beharra iritsi zaigu. Gure (Nerea V., Ekaitz, Dani eta ni) 3 hilabeteak ziztu batean pasa dira eta orain beste batzuen txanda iritsi da. Jendea animatzeko kolaboratzaile bezala lan egiten, deialdi bat egingo dugu. Horretarako dokumentu bat bidaliko diegu gure kontaktu guztiei. Esan, zuetako baten bati ez bazaio iristen deialdia bere posta elektronikora eta interesatzen bazaio, gurekin kontaktuan jarri daitekeela. Izan ere, guztiok hartu dezakezute parte kolaboratzaile moduan.
"Atea irekita dago, orain igarotzea falta zaizue"

GAZE-ren posta elektronikoa ondorengoa da: gaztekinzale@gmail.com

Besterik gabe,

Agurr