miércoles, enero 28

AZKEN BILERAK

Kaixo guztioi:
Atzo bilera bat egin genuen ekipo guztiak batera. Izan ere, gure hiru hilabeteak bukatzear daude eta guztia itxita utzi beharra daukagu. Bertan, ikasle kontseiluarekin egin beharreko bileran aipatu beharreko puntuak zein diren aztertu ondoren, nolako aurkezpena egin pentsatu genuen. Hori sorpresa bat izango da!!!!

Beste alde batetik, ASTEBURU bat prestatzen ari gara albergue batean, gazekide guztiontzat. Bertan hainbat dinamika egingo ditugu, oraindik zehaztu gabeak baina ekintzailetzarekin lotuta beti ere.

Azkenik, Sandrarekin elkartu ginen. Berau Argentinatik etorri da eta dinamika batzuk antolatzen ari da, gazen lanean jardun geranoi gure bizipenak zeintzuk diren ateratzen saiatuko da. Honetaz gainera, gazeabian eta gero gaze unibertsitateetako klaseetara hurbildutako da eta bertan erabiltzeko hainbat metodologi erakutsiko dizkigula esan zigun urrengo bileran.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Sandrari bere laguntzagatik.

Ba momentuz, hauxe! urrengoan gehiago eta hobeto

Zorte on guztiei zuen azterketetan,

No hay comentarios: