miércoles, febrero 18

DINAMIKA SANDRAREKIN

Kaixo Gaze kideok:

Gaur, aurreko astean Sandrarekin egin genuen dinamika azaltzera gatorkizu.

Sandra, Argentinako psikologoa da, talde dinamiketan aditua. Bera Argentinatik etorri zen eta hori aprobetxatuz, dinamika bat prestatu zigun, orain arteko bi ekipoen bizipenak gogoratzeko eta ebaluatzeko.

Hori dela eta, aspaldiko partez, bi ekipoak elkartu ginen eta bertan atera ziren bizipenetako batzuk ondorengoak izan ziren:

- Ekipoan lan egiten ikasi
- Lagunak egin
- Beste perfileko pertsonekin elkar lanean aritzen ikasi
- Benetako proiektu batean parte hartu
- Ekintzailetzaren barneko hainbat kontzeptu argitu
- Lotsak galdu

Gauza asko bakoitzak bere buruan zituen, baina dinamika honekin ausnarketa momentu bat izan genuen bertan ginen guztiak, benetan bizi izan duguna ikusteko aukerarekin. Izan ere, orain arte, korrikan arituta ez genun horretarako aukerarik izan.

Orain, beste ekipo baten txanda izango da, Ekipo C. Hemendik gutxira aurkeztuko da konbokatoria eta gure partetik jendea animatzea besterik ez dugu.

Edozein galdera izan ez gero, hemen bertan galdetu, edozertarako laguntzeko gaude.

Agur

2 comentarios:

Nerea Amenabar dijo...

Ahaztu gabe esan, ekipo A-ko GANIX, JOSI ETA ALBERTO-k ezin izan zutela etorri, baina GAZETIk BESARKADA HANDI BAT!!!!

Leire Rodriguez dijo...

Equipo A Se os echo de menos!!!!