martes, marzo 31

WORLD CAFE: antropologia

0 comentarios
Hola GAZE:

Bihar GAZE-k parte hartzen duen lehenengo WORLD CAFE-a egingo dugu. Kasu honetan bere helburua Antropologiako ikasleei beraien lan irteerak zein izan daitezkeen gogoeta bat eginaraztea da. Honela Antropologiako tituluaren kurrikulua egokitzeko pauta batzuk lortuz, errealitatean dauden beharretara egokituz.

Momentoz, hauxe, urrengo post-ean nola joan den azalduko dizuegu.

Izan GAZE.

miércoles, marzo 25

Education Today and Tomorrow

1 comentarios
"Gurea goi mailako heziketa ere halakoa al da?"
Interneten aurkitu dut bideo hau ta interesgarria iruditu zait, ikusi eta zuen iritzia eman...



Zeozer egin beharko dugu ba hau aldatzeko!

Egun ona izan ta segi lanen!

"Izan Gaze!"

martes, marzo 24

GAZE EGUNA

0 comentarios
Kaixo:

Atzo, astelehena, egun garrantzitsua izan zen Gazerentzat. Goiz goizetik hasi eta iluntzerarte, Gazeko kide batzuk lanian ihardun baikinen Korta eraikinean.

- Goizeko 8.30tatik 10etara gazeko plataforma berriaren diseinuarekin jarraitu genuen, egia esan pixkanaka pixkanaka forma hartzen badoa ere, oztopo batzuk aurkitzen ari gara eta horregatik seguruenik beste saio bat gehituko diogu.

- 10etatik bazkalordurarte, Europara aurkeztuko dugun Gaze kortoa egiteko prestaketak egiten dihardun ginen. Ekin film-a gazek antolatutako korto lehiaketa da baina horrez gain, gazetik Europako beste korto lehiaketa batetara korto bat aurkeztuko dugu, gaze zer den aurkezten.

- Bazkaldu ostean, kortoa filmatzen egon ginen, bertan aurpegi berri batzuen laguntza ere izan genuen, eta gazetik eskerrak eman nahi genizkioke. Egia esan, ez dut nahi momentu honetan gauza askorik kontatu, baina esan behar dut kortoaz gain, beste bideoren bat aurkeztuko dela segurazki gaizki irtendako tomekin, oso onak baitira.



- Ondoren ikasleen kontseilua izan genuen. Bertan workshop-era zein gonbidatu ekarri aukeratu genituen, "gaze en tu clase"ra zein joan behar duen eta beraien egitekoak azaldu genituen, Gazeren marketina egiteko metodoa zein izan behar duen eztabaidatu genuen, Ekin film lehiaketa eta Europarako kortoa aurkeztu genituen eta azkenik promotoreengana zein ikasle joan hautatu genituen.



Azkenik etxeruntz.....

viernes, marzo 6

PLATAFORMA BIRTUALA

0 comentarios
Kaixo Gaze:

Hemen natorkizu berriz ere, azken berriak aditzera ematera. Atzo goizeko 8.30-etan Gaze kide batzuk bildu ginen, plataforma birtual ezin hobe bat errealitate bihurtzeko asmoan.


Gazeabian eta gero, hainbat proposamenek ikasleen arteko komunikazioa hobetzea eskatzen zutenez, plataforma birtual bat eraikitzen hasi gara. Plataforma hau, ezagutzen ditugun plataforma sozialen antzekoa izango da (tuenti, facebook,...) baina bere funtzionalitate osoa gure behar espezifikoetara egokituta egotea da helburua. Adibidez, plataforma honek, perfil ezberdinak izateko aukera ematen digu (gure lagunen begietan perfil bat izango dugu eta enpresaren aurrean berriz beste bat).

Atzo lehen pausua eman genuen. Jakitun batzuk plataforma bat erakutsi ziguten eta honen gainean egokitzapenak egitea da urrengo saioetako helburua.

Gure azken helburua, plataforma funtzional bat aurkeztea da zuei eta berau komunikatzeko tresna ezin hobe bat bihurtzea.

Besterik gabe

Agur bat

EKIN FILM LABURREN LEHIAKETA

0 comentarios
Kaixo Gazekideak!!


Gaur proposamen berri batekin gatorkizue. Gazeren lehen film laburren lehiaketa aurkeztu nahi dizuegu! aurten sormenaren urtea dugu eta guk ditugun idea berriak ezagutzera emateko aukera dela uste dugu...


Ekintzailetza hobesten duten film laburrak nahi ditugu. Helburua ekintzailetzarekin lotutako balioak transmititzea da, hala nola, ekimena, arrisku-hartzea, sormena, talde lana… Istorioko saiakera arrakastan edo porrotean amaitzen den da gutxienekoa. Ideiak ditugula eta zer esana dugula erakustea argi utzi behar dugu film labur hauekin!


Askoren artean eginiko film laburrak bereziki baloratuko ditugu. Taldeka egitea bereziki baliagarria da gaur egun, animatu eta jarri lanean unibertsitate ezberdinetako jendearekin, hala egin ezkero gehiago baloratuko baitira lanak... ausnartu eta hasi gidoia prestatzen!


Informazio gehiago jaso nahi ezkero hemen dituzue lehiaketaren oinarriak(http://www.gipuzkoaemprendedora.net/blog/archivos/Ekinfilm_bases.pdf) eta parte hartzeko bete beharreko fitxa(http://www.gipuzkoaemprendedora.net/blog/archivos/fitxa_ekinfilm.doc).


Besterik gabe, animatu eta hasi iada buruari bueltak ematen!!


Zaindu!!

jueves, marzo 5

REUNION CON EL GRUPO PROMOTOR

0 comentarios

Hola a todos:


Antes de nada pido perdón por la tardanza del feedback de la reunión con el grupo promotor. Primero quiero destacar que para el grupo de estudiantes fue un logro, ya que, el grupo promotor nos invito a acudir regularmente a estas reuniones. Eso sí, solo podrán acudir dos representantes, por lo que, en la siguiente reunión tendremos que decidir cómo vamos a elegir a nuestros representantes.


En la reunión, primero presentamos lo acordado en la última reunión del consejo de estudiantes. Después de esto los miembros del grupo promotor empezaron a compartir ideas sobre esta base. En esta charla salieron ideas como:


  • Incidieron en la importancia de los profesores y la importancia del curriculo
  • Pidieron desglosar el volumen de las propuestas por universidades
  • Destacaron que es necesario centrar las propuestas
  • Surgió el debate acerca de los estímulos para los estudiantes del consejo donde nosotros les planteamos lo decidido en la reunión.


CONCLUSION: ¡vamos en buen camino!